Hauteskundeak

VOX alderdi ultraeskuindarrak 612 herritarren babesa lortu du Durangaldean

Anboto 2019ko apirilaren 29a

Jakinmin handia zegoen VOXek zenbat boto lortuko ote zituen, ea zenbat jarleku izango zituen Espainiako Kongresuan. Durangaldean 612 herritarrek agertu diote babesa Abascalen alderdi ultraeskuindarrari; 2016an 27 izan ziren bakarrik. Emaitzak guztiak, grafikoak, eta konparaketak, Hauteskundeei buruzko atal berezian.

Hauek dira VOXen emaitzak, herririk herri (2019 / 2016):

Abadiño: 81 / 2

Atxondo: 5 / 0

Berriz: 41 / 0

Durango: 274 / 11

Elorrio: 33 / 5

Garai: 4 / 0

Iurreta: 39 / 2

Izurtza: 0 / 0

Mallabia: 5 / 0

Mañaria: 0 / 0

Otxandio: 1 / 0

Zaldibar: 16 / 0

Zornotza: 113 / 7

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!