Errefuxiatuentzako janari bilketa egingo dute bihartik aurrera Elorrion, Abadiñon eta Iurretan

Aritz Maldonado 2019ko api. 28a, 10:51

Hemendik Harantz elkarteak antolatu du ekimena, Zaporeak elkartearekin elkarlanean. 

Maiatzaren 11ra arte luzatuko da bilketa, eta olioa, kontserbak (arrainenak, lekaleenak eta barazkienak), babarrunak, dilistak, garbantzuak, pasta eta arroza bilduko dituzte. 

Bilketa Elorrioko Txintxirri ikastolan, herri eskolan, BHIn eta Lourdeseko Ama ikastetxeetan egingo da. Abadiñon, ostera, Zelaietako eta Traña-Matienako eskoletan egingo da bilketa. Iurretako Maiztegi eta Orobiogoitia BHIn ere utzi ahalko dira produktuak, gero pertsona errefuxiatuei bidaltzeko.

Maiatzaren 9an, 10ean eta 11n, berriz, kalean egingo dira bilketak, Elorrioko plazan, Abadiñoko Txanporta plazan, eta Matienan (Atsegin eta Oxford parean). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!