A8ko bidesariaren kontra eta N-634 "seguruago" baten alde sinadurak batzen hasi dira

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 22a, 15:49

AP-8 Peajerik Ez plataformak jarri du martxan sinadura bilketa. 

Plataformak barikuan jarri zuen sinadura bilketa martxan, change.org webgunean. Dagoeneko 700 sinaduratik gora batu dituzte. Plataformako kideek jakitera eman dutenez, sinadura bilketa honekin A8ko bidesaria kentzea eskatu gura dute, baita, N-634 "seguruago" bat.

Bestalde, sinadura bilketa horrez bitartez, neurri bi eskatu dizkiete plataformako kideek Interbiak eta Bidegiri. Lehenengo neurria, 24 orduko denbora tartean joan-etorriak egiten dituztenek bidesaririk ez ordaintzea da, eta bigarrena, Zornotzako bidesaria kentzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!