Aitor Bugallo Memorialak 400 txirrindularitik gora batuko ditu Durangaldean, bihar

Jone Guenetxea 2019ko apirilaren 17a

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak Aitor Bugallo Memorialaren laugarren edizioa antolatu du biharko.

 Lasterketak  junior eta elite mailako 400 txirrindulari batuko ditu. 09:30ean elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa abiatuko da (128 km). Antolatzaileek EISER-HIRUMET taldearen parte-hartzea nabarmendu du. Miota bost aldiz pasatuko dute eta Garaira bi aldetatik igoko dira. Ezkurdin (Durango) izango da helmuga.

16:00etan junior mailakoen txanda izango da (80 km.). Gaursa Rent a Car La Tostadora talde durangarra aurreko edizioetako garaipenak errepikatzen saiatuko da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!