Bertsolari gazteen lehen belaunaldi haren argazkiak topatu ditugu Eraz aldizkariko artxiboan, 1995eko martxoan BBK sariketan parte hartu zutenena. Kronikaren arabera, Agurtzane Elorriagak, Alaitz Areitiok –gaur egun Frantzian dispertsatuta–, Anartz Aranguenak, Mikel Urdangarinek, Unai Ormaetxeak eta Beñat Gaztelu-urrutiak kantatu zuten Busturialdearen aurkako finalean. Txapelketan beste batzuek ere parte hartu zuten; besteak beste, bigarren argazkian ageri diren Iurretako bertso eskolako Eneko Abasolok, Hodei Zenikaonandiak eta Eunate Zarrabeitiak.