Zornotzako eta Galdakaoko egoitzetan egin dituzten pintaketak gaitzetsi ditu PSE-EEk

M.O. / J.G. 2019ko api. 10a, 15:17

Gerediagan egin duten hautagaitzen aurkezpenean Bizkaiko sozialisten exekutibak pintaketa hauek salatu ditu.

Francisco Fernandez Bizkaiko PSE-EEko arduradunak azaldu duenez, "denbora asko daramagu hemen, eta hementxe jarraituko dugu. Ez dugu pauso bat atzera emango, are gutxiago, salatzen gaituzten horretan alderdiak konpromisoa erakutsi duenean". Fernandezek gaineratu duenez, "ez ditugu gure irizpideak eta politika egiteko moduak aldatuko, gure egoitzak pintatu arren". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!