Olazarmendi klubeko gimnastak Bizkaiko txapeldun geratu dira benjamin mailan

Joseba Derteano 2019ko api. 8a, 11:37

Nerea Gomez saio batean.

Bakarkakoa, Nerea Gomezekin, zein taldekakoa irabazi ditu Zaldibarko klubak.

Eskolarteko txapelketako hainbat final lehiatu dituzte asteburuan, Bermeon. Benjaminetan Olazarmendi klubeko Nerea Gomez izan da onena. Gaur egun Bizkaiko federazioko teknifikazio taldeko partaidea da gimnasta gaztea. Horrez gainera, taldekako txapelketa ere irabazi dute maila horretan. Kimu mailan Jone Alberdik urrezko domina irabazi du sokan egindako saio onari esker.

Durangoko Uztai taldeko gimnastak ere nabarmendu dira. Haur-kategorian bigarren amaitu du Jone Ortiz de Salazar gazteak.

Benjaminen  taldea:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!