Hain zuzen ere, azken honek finalisten arteko bizkaierarik egokienaren saria ere jaso zuen finalean. 466,50 puntu poltsikoratu zituen Durangaldeko taldeak; aurkariak, Hego Uribeko taldeak, ostera, 407 puntu. Finaleko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan zen, eta Miriam Juaristik, Graxi Arregik eta Juanjo Respaldiza Garaizabalek osatu zuten epaimahaia. Idazkari lanetan Ione Narbaiza aritu zen.
Taldekakoan ere aurrera
Bestalde, Bizkaiko Taldekako txapelketara aurkezturiko Durangaldeko hiru taldeak bigarren fasera sailkatu dira. Oraindik zehaztu barik dago noiz izango diren Koipelustre´s, Miotako Bidelapurrak eta Tronperrieta taldeen saioak.