Aurreko edizioen antzera, taldekako formatuan egingo da txapelketa. Adinaren araberako multzotan abestuko dute finalean ere. 18 urtetik beherakoen artean Irune Basagoitik, Ander Sarriugartek eta Bittor Altubek ordezkatuko dute Durangaldeko taldea. 25 urtera arteko taldea, ostera, Gorka Pagonabarragak, Aitor Bizkarrak eta Peio Azkaratek osatzen dute.
Guztira zortzi eskualdetako taldeek hartu dute parte. Finalerdikoetan 403 puntu lortu zituen Durangaldeko taldeak eta 391 puntu Uribe Kostakoak.