Eraso sexista bat salatu zuen ordezkariari babesa agertu dio LABek epaiketa egunean

Aritz Maldonado 2019ko api. 2a, 16:08

2018ko urtarrilean Zaldibarko Mecanizados Mecar enpresako LABeko ordezkari batek eraso sexista salatu zuen. 

LAB sindikatuaren arabera, langileari emakumea izateagatik eta bere lan sindikala egiteagatik egin zioten eraso. Ordezkaria babesteaz gainera, enpresaren jarrera salatu du sindikatu abertzaleak. "Enpresak erasoaren berri izan arren ez du ezer egin, nahiz eta bere esku eduki duen diziplinako erregimena". Horrez gainera, erasotzaileen kaleratze zuzena exigitu du LABek. "Enpresetan eta kaleetan ezin da erasotzailerik onartu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!