June Arbeok, David Garciak eta Ekaitz Kortazarrek proba bana irabazi dute Lea Artibai eskualdean

Joseba Derteano 2019ko mar. 26a, 09:45
June Arbeo eta David Garcia Markina-Xemeingo podiumean.

Arbeo eta Garcia Markina-Xemeingo kros mistoan nagusitu ziren domekan eta Kortazar Ondarroako herri lasterketako onena izan zen.

Markina-Xemeingo kros mistoak 19 bikote batu zituen joan zen domekan. Durangaldea Running taldeko June Arbeok eta David Garciak osatutako bikotea izan zen onena. 18 minutu eta 49 segundo behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea amaitzeko.

Egun berean, Ondarroako II. Naberan Herri Krosean nagusitu zen Ekaitz Kortazar. Sorginen Lagunak taldeko (Durango Kirol Taldea) korrikalariak 23 minutuan eta 42 segundotan osatu zituen ibilbideko 7,2 kilometroak. Hirugarren postuan amaitu zuen Aitor Sandino zaldibartarrak: 24.56.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!