Superilargia, Anboto eta Alluitz artetik irteten

Markel Onaindia 2019ko mar. 22a, 12:32
Argazkilaria: Kepa Bordés

Atzo superilargia atera zen zeruan, eta Kepa Bordés argazkilariak bere kameragaz jaso zuen, argazki eder eta ikusgarria eginez. Infernuko zubiaren ingurutik irteten ikusten da ilargia, Anboto eta Alluitz artean. Mendiak haginkada bat sortzen du ilargiaren ikuspegian.

Atzoko ilargia normalean baino %10 handiago ikusten zen. Urteko hirugarren superilargia izan da, eta azkena ere bai. Zizarearen ilargia lez ere deitua izan da, atera den sasoian lurrak dituen ezaugarriengatik. Bestalde, adituek diote martxoaren 27an ere ilargi berezi bat etorriko dela, Jupiterren lerroan kokatu delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!