Martxoaren 30ean izango da Durangaldeko emakumeen bizikleta martxa feminista

Aritz Maldonado 2019ko mar. 20a, 11:50

'Frenorik ez sistema heteropatriarkal kapitalista transformatzen' lemapean, Iurretan hasi, eta Zaldibarren amaituko da Durangaldea zeharkatuko duen martxa. 

Bizikleta martxaren ostean, bazkaria eta jaia egingo dira Zaldibarko gaztetxean. Bazkarirako txartelak Zaldibarren (Castet eta Sorgin), Durangon (Intxaurre eta Txalaparta), Berrizen (Fonda eta Topa), Elorrion (Portalekua), Atxondon (Gaztelekua), Abadiñon (Abarketeruena) eta Iurretan (Gaurgi) erosi ahalko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!