Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, 2018an indarkeria matxistaren biktima izan ziren 83 emakumeren kasuak koordinatu zituzten erakunde sinatzaileek Amankomunazgoarekin batera, 2017an baino 7 gehiago. Jakitera eman dutenez eraso gehienak (% 87) indarkeria bikotearen edo bikote ohiaren testuinguruan kokatzen dira, % 7 indarkeria testuinguru sentimentaletik kanpo, eta % 6, berriz, sexu-erasoak.
Bestalde, Durangaldean biztanleria gaztearen artean indarkeria matxistak duen presentzia "kezkagarria" dela jakitera eman dute, izan ere, erasotzaileen % 36k eta erasotuak izan diren emakumeen % 43k 30 urte edo gutxiago baitute. Gainera, Amankomunazgoan indarkeria salatu duten emakumeen % 54 bertakoak direla,eta % 46 atzerritarrak direla jakitera eman dute.