'Guantanamera', Sarrionandiaren bertsioan

Markel Onaindia 2019ko mar. 16a, 11:23

Bilboko Loraldiaren barruan Kalaportu izeneko ikuskizuna eskaini zuten atzo Arriaga antzokian, Joseba Sarrionandiaren letrak musikatuta. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Audience, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi izan ziren partaide. Amaieran sorpresa bat agertu zen: ekitaldirako espreski bidalitako Gauntanamera abesti kubatarraren letraren bertsio bat bidali zuen idazle iurretarrak Habanatik, eta musikari guztiek batera abestu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!