Argindar kontratu bateratua esleitzeko hitzarmena sinatu dute Atxondo, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko udalek

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 14a, 13:15

Zaldibarko Udalaren esku utzi dute kontratazio prozeduraren kudeaketa.

EH Bilduk gobernatzen dituen eskualdeko herriek energia elektriko berriztagarriengatiko apustu egin dute eta Atxondo, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko udalek argindar kontratu bateratua esleitzeko hitzarmena sinatu dute. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, hitzarmen honen bider Zaldibarko Udalaren esku utziko dute kontratazio prozeduraren kudeaketa.

Hitzarmearen helburuak hauek dira: tramitazio administratiboa udal bakoitzak egin behar ez izatea, indarrak batuz prezio hobea lortzea, eta azkenik, hitzetatik ekintzetarako jauzia egin eta energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egitea.

Bestalde, Elorriok iazko urtean esleitu zuela energia elektrikoa hornitzeko kontratua, eta energia berriztagarrien aldeko Goiener Kooperatiba dela herriko argindar beharrizanak asetzen dituena jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!