Illart Zuazubiskarrek eta Uribarri Barrutietak Basque Team-eko bideoklip berrian parte hartu dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 13a, 16:04

2020an Tokian (Japon) lehiatuko diren Joko Olinpikoei begirako abestia aurkeztu dute gaur.

Illartz Zuazubiskar txirrindulari abadiñarra eta Uribarri Barrutieta errugbilari durangarra ez ezik, beste hainbat kirolari agertzen dira bideoklipean: Maialen Chourraut eta Iñigo Peña piraguistak, Aitor Francesena eta Leticia Canales surflariak, Barbara Pla eta Amaia Erbina errugbilariak, Carlos Tobalina eta Trihas Gebre atletak, Rakel Mateo paratriatleta, Patxi Peula patinatzailea, eta Alberto Iñurrategi, Eneko Llanos eta Richard Oribe enbaxadoreak, besteak beste. Barrutieta bideoklipeko 1.28 minutuan agertzen da eta Zuazubiskar 2.19 minutuan.

Abestiaren letra Andoni Egaña bertsolariak egin du, melodia Mikel Unzurrinzagak —DJ Makala— eta Juan Carlos Vidaurretak konposatu dute eta ahotsa Lidia Insausti abeslariak jarri dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!