Amankomunazgoak 108.000 euro ipiniko ditu euskara, gizarte eta kirol laguntzetan

Markel Onaindia 2019ko mar. 12a, 12:30
EH Bildu eta Herriaren Eskubideak osatzen dute gobernu taldea, eta Aitor Lopez da presidentea. (Artxiboko irudia)

Durangaldeko Amankomunazgoak 108.000 euro ipiniko ditu euskar, kirola eta gizarte ekintzako diru-laguntzerako. Euskararen kasuan, 3.000 euro erabiliko ditu komertzioen errotuluak eta webguneak euskaratzen laguntzeko, eta 8.000 euro euskara sustatzen duten ekintzetarako.

Gizarte ekintzan, aniztasun funtzionala dutenekin lan egitten duten elkarteentzat 30.000 euro gorde ditu, eta 20.000 euro garapeneko lankidetzan dabiltzanentzat. 

Kirolean, atletismo pista erabiltzen duten elkarteentzat 40.000 euro daude, eta 7.000 belodromoa darabiltenentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!