Sonia Oceja durangarra hiru dominarekin itzuli da Espainiako Master Txapelketatik

Joseba Derteano 2019ko mar. 11a, 12:30
Sonia Oceja —erdian— Marian Catón eta Africa Rodriguez taldekideekin.

Durango Kirol Taldeko atletak urrezko domina irabazi du salto hirukoitzean eta brontzezko dominak eskuratu ditu pentatloian eta pisu jaurtiketan.

Talde bereko beste atleta bi ere nabarmendu dira Ourensen (Galizian) lehiatu den pista estaliko txapelketan. Marian Catón-ek eta Africa Rodriguezek urrezko dominak irabazi dituzte pentatloian eta martxan, hurrenez hurren.

Loizate, hamargarren krosean

Bestalde, BM Bilbao taldean dabilen Irene Loizate durangarra bikain aritu da Espainiako Kros Txapelketan eta hamargarren tokian helmugaratzea lortu du. Gizonetan, 36. tokian amaitu du Gontzal Murgoitiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!