25 urteko ibilbidean, jarraitzaile andana bildu du Gorka Urbizuren taldeak eskualdean. Belaunaldi oso baten ererserkia da, adibidez, Elorrion lekutzen den Bisai Berriak. Modu batera edo bestera, Berri Txarrak-egaz harremana eduki duten Durangaldeko bost lagunen testigantzak bildu ditu ANBOTOk, lagin moduan. Igor Iglesias durangarrak Ikusi Arte birako hainbat kontzertutan lan egingo du, adibidez. Abesti itsaskor eta zuzeneko indartsuekin mundu osoan barrena zabaldu du euskara Berri Txarrak-ek, konplexurik barik. Hain zuzen ere, hori estimatu dute Iratxe Azkaratek eta Maddalen Iturriagagoitiak. Herbereetatik jarraitu dio taldearen ibilbideari Azkaratek; Corken (Irlanda) bizi da Iturriagagoitia abadiñarra. Hamarka kontzertu eskaini ditu Berri Txarrak-ek Durangaldean, horietako asko, bertako taldeekin. Lor taldeko Lander Irazolari eta Seiurteko Iokin Elortzariere galdetu diegu agurrari buruz.
Zapatuan eta domekan, hirukoteak azkenekoz zapalduko du Plateruena. Ikusi arte, Berri Txarrak.