Argi eta itzalekin jolasten du Azucena Fernandezek bere margoetan, kontrasteak lortzeko. Horrez gainera, errealismoa da bere margoen ezaugarririk nagusienetakoa.
Fernandezek 1997an hasi zituen pintura ikasketak, eta 1999tik irakalsea da. Durangaldeko Artisten Elkarteko kidea da, eta hamaika erakusketa egin ditu. Besteak beste, "Durangoko Uria" saria bost bider irabazi du.
Bestalde, 'Abangoardia artistikoak: musika eta pintura (XIX. mende amaieratik II. Mundu Gerrara arte' ikastaroaren martxoaren 19ko saioa apirilaren 2ra aldatuko da, jai eguna ekiditeko.
Martxoaren 8an itxita
Museoko langileek bat egingo dute martxoaren 8ko greba feministarekin, hori dela eta, museoa egun osoan zehar itxita egongo dela adierazi dute.