Durangaldeko kickboxing taldeetako borrokalariek zortzi domina irabazi dituzte Euskadiko txapelketan

Joseba Derteano 2019ko mar. 5a, 13:58

Alazne Murgoitio elorriarrak, Abderrahim El Qesyry Durangon bizi den marokoarrak, Elorrion bizi den Borja Aizpirik eta Durangoko Laureano Team-en dabilen Iker Kortabitarte lekeitiarrak urrezko dominak jantzi dituzte.

Euskadiko txapelketa joan zen asteburuan jokatu zen, Bilboko Miribilla pilotalekuan. Kortabitarte, Murgoitio, El Qesyry eta Aizpiri 63, 65, 57 eta 81 kilora arteko pisuan geratu ziren txapeldun, hurrenez hurren.

Rafa Benito zaldibartarrak zilarrezko domina irabazi  zuen 74 kilora arteko pisuan. Azkenik, Iker Duñabeitia elorriarrak —74 kilora arte— David Sanchez durangarrak —69 kilora arte— eta Txaber Mendez elorriarrak —63 kilora arte— brontzezko dominak eskuratu zituzten.

Kirolari denak Elorrioko Indar Xsport edo Durangoko Laureano Team taldeetan dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!