Urduñako eskolan sukalderik ez dutenez, ondoan dagoen zaharren egoitzako sukaldean prestatzen dute bertako eta sasoiko janaria 130 ikaslerentzat. Diotenez, udalak "erabateko babesa" eman dio egitasmoari, eta landa garapeneko elkarteak 230.000 euro inguruko inbertsioa egin du zaharren egoitzako sukaldea berrizteko. Hain zuzen ere, instituzio bi horien inplikazioa nabarmendu du Berton Bertokoak, proiektua aurrera eraman ahal izateko.