Euskal Mendi Federazioak Aitor Ajuria eta Oihana Azkorbebeitia saritu zituen atzo Elorrion

Joseba Derteano 2019ko ots. 16a, 11:26
Aitor Ajuria eta Oihana Azkorbebeitia atzoko galan.

2018an nabarmendutako kirolariak saritzeko gala egin zuten Arriola antzokian.

Oihana Azkorbebeitia abadiñarrari mendiko lasterketen saria eman zioten, eta Aitor Ajuria otxandiarrari Ranking Sariak 2018, junior mailan. Beste hainbat sari ere eman zituzten, tartean Pyrenaicakoak. 

Elorrioko Erdella mendi taldeak antolatu zuen gala eta Zigor Iturrieta eubarrak eta Ainhoa Lendinez kazetari elgoibartarrak aurkeztu zuten.  Sari banaketaren galan hainbat elorriarrek parte hartu zuten. Besteak beste, Errebonbilloek eta Arrapaladan antzerki taldeak. Txintxirri ikastolakoek ikurrinaren dantza berezi bat egin zuten eta Bittor Altube bertsolari abadiñarrak bertso bi abestu zituen. Saridunek Guria jatetxean afaldu zuten, ekitaldiari behar den bezalako amaiera emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!