SGAE Fundazioak antolatzen dituen Max Sarietan Durangaldeko ordezkariek parte hartuko dute. Aritza Rodriguez aktore zaldibartarra protagonista duen Ulisesen bidaia umeentzako antzezlan onenaren atalean sailkatu da. Markeliñeren Euria antzezlana ere atal berean lehiatuko da.
Eneko Sagardoy durangarra berriz, aktore protagonista onenaren atalean sailkatu da Fedra antzezlanean egindako lanagatik.
Max Sarien 22. edizioan 119 espektakulu sailkatu dira 19 kategoriatan banatuta dauden sariak jasotzeko.