Durangaldeko mendien maitale ziren bilbotarrak

Markel Onaindia 2019ko ots. 16a, 10:30

Bilboko Club Deportivo taldearen memoriak jasotzen ditu bere blogean Cesar Estornesek, eta Durangon ateratako argazki hau bertan topatu zuen Jose Mari Uriarte historialariak. 1914an mendi taldea sortu zuten, eta bilbotar haiek Durangaldeko mendien maitale ere baziren.

"Untzillatxen 941 metroetatik ageri den panorama eder eta zabala begiztatzen egon gara", kontatzen dute kronika batean. Argazkia 1933ko martxokoa da, Untzillatxera eginiko beste irteera batekoa. Urkiolako Bizkarra hotelean bazkaldu zuten, eta bazkalostean Gasteizko autobusean bajatu ziren Durangora.

Autobus horrek dagoeneko eraitsita dagoen tren geltokian zeukan geralekua 1970era arte, Uriarteren esanetan. Leku beretik irteten ziren Bergara eta Arrasaterako autobusak, baita Arrazolarako pullmana ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!