Durangaldeko hiru taldek parte hartuko dute Bizkaiko Taldekako txapelketan

Aritz Maldonado 2019ko ots. 13a, 09:00

Hiru fase edukiko ditu txapelketak, eta finalera hiru talde igaroko dira. Lehenbiziko saioa otsailaren 24ean izango da.

 

Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema elikatzeko helburuagaz, Bizkaiko Taldekakoa antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak beste edizio batez; 2017an antolatu zuten lehena. Bertso eskolak, bertsolariak, zaleak, zein gai jartzaileek, epaileek eta antolatzen duten taldea indartzea da. Durangaldeko hiru taldek parte hartuko dute txapelketan: Durangoko eta Iurretako kideek osatzen duten Tronperrieta, Berrizko eta Elorrioko Miotako Bidelapurrak eta Abadiñoko Koipelustre´s taldeek. Hain zuzen ere, txapelketari hasiera emango dion saioan Tronperrietako kideek abestuko dute. Otsailaren 24ean izango da saio hori, Algortan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!