Otsailaren 11n El lado oscuro del carbón dokumentala eskainiko dute Durangon. Jendearen testigantzak batzen dituen dokumental horren asmoa, herritarrei erregai fosil horrek eragiten dituen kalteen zerrenda bat egitea helburu duela jakitera eman dute antolatzaileek. "Ikatza erretzeak CO2aren izurketak eragiten ditu, hau aldaketa klimatikoaren eragilerik handiena bihurtuz. Gainera, asma arriskua areagotu egiten da baita, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia ere. Urtero milaka pertsonen heriotza goiztiarra eraginez", adierazi du Greenpeaceko boluntarioa eta Durangairea elkarteko kide den Urshena Goitik.
Horrez gain, hilaren 11n elkarteak bere irudi berria aurkeztuko duela jakitera eman du.