Gaur Etxera Trail lasterketa jokatu da, Gernikan. Eguraldi makurra egin duen arren, korrikalari askok parte hartu dute preso, iheslari eta deportatuen alde, ia 400ek. Lasterketa hasieran Oier Gómez preso ohia gogoan izan dute. Gómez atzo hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz. Nesketan Oihana Azkorbebeitia Abadiñoko korrikalariak irabazi du eta Garazi Sampedro atxondarra izan da bigarren. Leire Baraibar zumaiarrak osatu du podiuma. Mutiletan Oier Salaberria korrikalari elorriarrak hirugarren postura eskuratu du. Sari banaketan elkartu diren korrikalari eta lagunek brindisa egin dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde.
Oihana Azkorbebeitia. Argazkia: Txebi Arriaga
Garazi Sampedro. Argazkia: Txebi Arriaga