EH Bilduk uste du Jaurlaritzak “erantzukizunari ihes” egin diola. “Jaurlaritzak ondo daki guraso elkarteetan aritzen direnak boluntarioak direla eta ez dutela gaitasun errealik jantokien jardun osoa bideratzeko”. Koalizioaren iritziz, gestioan eskolako komunitate osoak parte hartu beharko luke, ez gurasoek bakarrik.
Jaurlaritzak "aurrera eramatea ezinezkoa den eredu bat" proposatu duela kritikatu du EH Bilduk. Sistema aldaketa erreklamatzen jarraituko duela dio, eta autogestioaren eredua hartzen badu guraso elkarteren batek, “aukerak jorratzeko” prest ere agertu da.