Bidesariaren igoera salatu du 'AP-8 Peajerik Ez' plataformak

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 10a, 11:22

Urte berriarekin A8ko bidesariko tarifak igo dituzte, eta igoera horren aurrean AP-8 Peajerik Ez plataformak oharra kaleratu du.

"Dagoeneko amortizatuta dagoen bidesariari igoera berri eta lotsagarri bat ezarri diote", azaldu dute plataformako kideek. Igoera honekin "beste behin" Durangaldeko eta Lea Artibaiko herritarrak "baztertuta" utzi dituztela adierazi dute. "Autobidearen kontzesioa duela 15 urte bukatu zen arren, EAJk autobidea bere negozioa balitz bezala erabiltzen du", jarraitu dute.

Bestalde, guzti horri urtarriletik aurrera zergetan aldundiek erregaiarekin jasoko duten gehikuntza gaineratu behar zaiola salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!