Guraso Eskolaren baitan ikastaro berriak hasiko dituzte

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 8a, 08:30

Durangaldeko Amankomunazgoak antolatuta eta Guraso Eskolaren baitan ikastaro berriak abiatuko dituzte otsailean.

Ekimen hau eskola-umeak dituzten gurasoei zein, adikzioak, osasuna, komunikazioa, emozioak, hezkidetza eta lotura afektiboak modu dinamiko, parte hartzaile eta praktiko batean jorratu nahi dituzten heldu guztiei zuzenduta dago. Saioak profesional espezializatuek gidatuta dituzte, "era dinamiko, parte hartzaile eta praktikoan".

Guraso Eskolan parte hartu gura dutenek 946 200 520 telefonora deituta edo  prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita egin beharko dute izen ematea urtarrilaren 18a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!