Hainbat gaztek Abadiñoko eta Iurretako supermerkatuetan kartelak jarri dituzte "prekarietatea eta esplotazioa" kritikatuz

Anboto 2019ko urt. 3a, 15:57

Supermerkatu hauetako langileentzat prekarietatea eta esplotazioa "eguneroko ogia" direla diote gazteek.

Behargin horietako asko gazteak direla gogoratu dute. Urtarrilaren 4an Simply-ko langileek hasiko duten greba horren adierazgarria dela gaineratu dute.

Kartelak jarri ostean 30 pertsona inguruk Burger Kingen gazte bazkaria egin dute.

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!