GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantenua lehiara atera du Urkiola Landa Garapenak

Markel Onaindia 2018ko abe. 21a, 13:10

GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantenua "bermatzearen aldeko apustuari jarraiki", Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak lehiaketa bat abiarazi du, 2019an ibilbidearen zainketa eta mantentze lanak burutzeko.

Lehian parte hartu gura duten pertsona fisiko zein juridikoek euren proposamenak 2019ko urtarrilaren 18a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte. Alkarteak Berrizen duen egoitzan edota jmtotorika@urkiola.org helbidera idatzita egin daiteke pausoa. Adjudikazio prozesuan zenbait faktore baloratuko dira, eta indarra emango diote emakumea, 31 urtez azpikoa eta autonomoa edo enpresa txiki batekoa izateari.

GR-229 Mikeldi ibilbidea 5 etapatan banatzen da. Guztira 86 kilometroko luzera du eta Durangaldeko hainbat baserri auzo zeharkatzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!