Bizkaibuseko gidariek greba egingo dute

Markel Onaindia 2018ko abe. 21a, 09:50

Azken hileetan hitzarmen kolektiboa lortzeko borrokan ari dira Bizkaibuseko langileak. Abenduan, esaterako geldialdiak egin zituzten 10ean, 13an eta 17an. Gaur egun osoko greba izango da, gutxieneko zerbitzu batzuekin.

Pesalur enpresak kubritzen ditu Durangaldeko lineak, eta bertako beharginek greba egingo dute gaur, beste hainbat eskualdeetakoekin batera. Bilbon San Tomas azoka ospatuko duten eguna izango da hain justu.

Aldundiak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta hurrengo loturan ikusi daitezke: Gutxieneko zerbitzuak

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!