Jostailu bilketan "erakutsitako elkartasuna" eskertu dute Herriaren Eskubideak eta Ahal duguk

Anboto 2018ko abe. 18a, 10:00
Julian Rios, jostailu bilketaren aurreko edizio batean.

Bosgarren urtez jostailu bilketa kanpaina egin dute Gabon aurretik Herriaren Eskubideak eta Ahal Duguk, Durangon eta Berrizen. Informatu dute "arrakasta" eduki duela, eta horregatik, eskerrak eman gura izan dizkiete parte hartu duten guztiei, "erakutsitako elkartasunagatik".

"Gure aurreikuspenak gainditu ditu berriro durangarren elkartasunak. Gure egoitza jostailuekin, arropagaz, oinetakoekin eta bestelakoekin bete dute", adierazi du Julian Riosek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!