Pechakucharen saio berria egingo da abenduaren 20ean

Aritz Maldonado 2018ko abe. 13a, 12:25

Hirugarren saio hau Goienkaleko 16. zenbakidun lokalean izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Durangaldeko bost sortzailek beraien egitasmoak aurkeztuko dituzte jatorri japoniarra duen Pechakucha formatuan. Aiert Zubigarai marrazkilari elorriarrak '3izkaitxar' egitasmoa aurkeztuko du; Anartz Aranguena ere marrazkilaria da, eta Durangon tatuaje denda dauka.

Beste hiru aurkezpenak kolektiboak izango dira. Berbaz aldizkariko lagunek beraien egitasmoa aurkeztuko dute. Argazki Matadoikoek, ostera, martxan jarri duten argazkizaleentzako ekimena aurkeztuko dute. Bestalde, Atara Zarata antzerki talde amateurrak orain artean eginiko ibilbidearen berri emango dute. 

Pechakucha formatuan aurkezpenek kreatiboak izan behar dute, irudietan oinarriturikoak, izan ere, 20 segunduro irudi bat erakutsi behar dute aurkezleek. Guztira 20 irudiko aurkezpenak izan ohi dira, hortik, 20x20 ikurrarekin irudikatzen direla sarri Pechakuchak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!