Zumba eta spinbike maratoietan 661 euro batu dituzte SFC-SQM Euskadi Aesec elkartearentzat

Anboto 2018ko abe. 12a, 11:11
Elkarteko presidente Roberto Martinezek Durango Kirolak erakundeko Joana Zuriturriza eta SportStudio-ko Roberto Gómezen eskutik jaso du batutako dirua.

Elkarteko presidente Roberto Martinezek antolatzaileen eskutik jaso du batutako dirua.

Durango Kirolak erakundetik sustatutako ekimenak izan dira. Spinbike maratoian 80 lagunek parte hartu zuten eta zumba maratoiak 100 lagunetik gora batu zituen. Ekintza bien artean 661 euro batu zituzten.

SFC-SQM Euskadi Aesec Sentikortasun Zentraleko gaixotasunak eragindakoak batzen dituen elkartea da eta dirua ikerketarako erabiliko dute. Elkarteko presidente Roberto Martinezen emaztea da gaixotasun hori duenetako bat. “Eskerrak eman gura dizkiegu ekimenetan parte hartu duten guztiei”, azaldu dute elkarteko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!