Pantxi Altubek irabazi ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 11a, 15:38

ANBOTOk abenduaren 15ean Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalerako sarrera bi zozkatu ditu. Sarreren irabazlea Pantxi Altube elorriarra da.

Gaur aurkeztu dute zapatuko finala. Miren Amurizak, Eneko Abasolok, Aitor Bizkarrak, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Etxahun Lekuek eta Onintza Enbeitak abestuko duten saioa 17:00etan hasiko da.

Barikuko alean Miren Amurizari, Eneko Abasolori eta Aitor Bizkarrari egindako elkarrizketa kaleratuko du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!