Eskualdeko hainbat saritu 'Esker Onak' ekitaldian

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Karmelo Barruetabeña, Gerediaga elkartea eta Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omendu ditu II. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian; dantza tradizionalagaz eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra elkarteagaz lotura duten pertsona eta elkarteei esker ona emateko ekitaldia da.

Barruetabeñak 'Tiliño'-ren eskutik jaso zuen oroigarria. Durangaldeko txistulariek eta Iurretako dantzariek ere parte hartu zuten.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.