Azerbaijaneko Gobernuak Durangaldeko industrian inbertitzeko asmoa agertu du

Aritz Maldonado 2018ko abe. 5a, 16:30

Azerbaijaneko Gobernuak euskal erakundeekin harremanak sakontzeko eta elkarlana sustatzeko asmoa du, eta akordio horrek eragina izango luke Durangaldean. 

"Batez ere, Durango inguruan trokelgintzagaz harremana duten enpresetan dugu interesa" azaldu du Farid Mustafayev ACAEko lehendakariak Bilboko Euskaldunan eginiko topaketa batzuetan. ACAE Azerbaijan eta Estatu Espainiarraren harreman kulturalak eta politikoak sustatzeaz arduratzen den elkartea da. 

"Egingo diren inbertsio garrantzitsuei buruzko xehetasunak laster azalduko ditugu", adierazi zuen Mustafayevek topaketa horietan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!