"Inoiz ez dugu gainontzeko diskoetxeak bezalakoak izatea gura izan", dio Gorka Bidaurrazaga Pott ekoiztetxeko arduradunak. "Elkarlana bultzatu gura dugu geure artean". Elkarlan horren funtsa txikiagoak diren taldeen ikusgarritasuna handitzea da. Horrela, Goienkalea 47ko postuan hainbat lan topatu ahalko dira. Alde batetik, Pott Produkzioakeko familiakide diren State Alerta, Hartz (azpeitiarrak) eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeen diskoak erosi ahalko dira. Bestetik, Dekot, Egurra eta Kitto! eta Nomadak taldeen azken lanak eskuratu ahalko dira. Dekot jatabetarrek Dema lana aurkeztuko dute; Nomadak, ostera, bergararrak dira; rock doinuak jorratzen dituzte. Egurra eta Kitto! azpeitiarrek 10 urteko ibilbidea ospatu gura dute euren lan berriagaz.Hemezortzi abestiko bilduma izango da Hamar Urte lana; hamar kanta berriak izango dira, eta beste zortziak, "kanta bereziak". "Beste eredu baten alde lan egin gura dugu, elkarlanaren ereduaren alde" azaldu du Bidaurrazagak.
Zuzeneko aurkezpenak
Beste hainbat artistek bezala, Durangoko Azokako Ahotsenean erakutsiko dituzte lan berrietako abestiak postu honetako lagunek. Horrela, abenduaren 6an, 16:20an, Nomadak taldeak bere lan berria aurkeztuko du. Egun bat geroago, abenduaren 7an, Dekot taldearen txanda izango da. Goizeko 11:00etan arituko dira.