Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek musika taldeak egin zuen abestia, Miren Amurizaren letra oinarri hartuta. Eskualdeko eskoletako umeek ere parte hartu zuten koroak eginez.
12 ikastetxetan lanean
Ekainean Zornotzako eta Mallabiko eskola bana batu ziren Berton Bertokoara. Horrela, gaur egun 12 ikastetxek osatzen dute dinamika.
Urtean zehar askotariko ekintzak egiten dituzte euren ekimena sustatzeko, eta Eusko Jaurlaritzara ere jo izan dute sukalderik ez duten eskoletan azpiegitura horiek eskatzeko.