Gaur goizaldean, 6 paketetan banatuta zeuden 200 kg janari eta arropa lapurtu dizkiete furgonetatik Rio de Oro elkarteko kideei. Laguntza hori datozen egunetan sahararren errefuxiatu kanpamentuetan banatzeko prestatuta zeukaten.
"Guk, beti bezala, grina eta ahalegin handiz erantzungo dugu saharar herriari merezi duena emateko", azaldu dute Río de Oroko arduradunek sare sozialen bidez. Furgoneta Arriluzea kalean zegoen aparkatuta, Tabiran. Norbaitek zerbait ikusi badu, elkarteko kideekin harremanetan jar daitezela eskatu dute.