Durangaldeko Enpresen Elkarteak eta Asepeyok hitzarmena berritu dute

Anboto 2018ko azaroaren 30a

Hitzarmena Durangoko Asepeyoko zuzendaria den Igor Sotak eta Durangaldeko Enpresen Elkarteko kudeatzaile den Estibaliz Lopezek sinatu dute.

Asepeyok eta Durangaldeko Enpresen Elkarteak hitzarmena berritu dutela jakitera eman du laguntza-zentroak. Sinatutako hitzarmena informazioan, kotizazio esparruko aholkularitzan eta babes-ekintzan oinarrituta daude, besteak beste. Bestalde, hitzarmen honen bitartez, elkartea osatzen duten eskualdeko enpresei aseguru-mutualitateak kalitatezko asistentzia bat emateko berme guztiak emango dizkiola jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!