2006an gune arkologikoan eginiko aurkikuntzek euskararen kronologia 600 urte aurreratzea eragin ahal zutela adierazi zuten, besteak beste. Baina eztabaida sortu zen, EHUko aditu batzuek ez ziotelako egiazkotasunik eman, eta Arabako aldundiak indusketa egin zuen enpresa auzitegietara eraman zuen. Gero, enpresak nazioarteko hainbat adituren txostenak aurkeztu zituen, aurkikuntzak benetakoak zirela egiaztatzeko asmoz. Auzibidearen instrukzio fasea amaituta, aldundiak 7 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du aurten enpresako arduradunentzat.
Eztabaidak birizik iraun du eta sektore batek ikerketan sakontzea eskatzen du. Iruña-Veleia Argitu ekimenak, esaterako, kultur eta gizarte arloko ezagun askoren babesa du, Garbiñe Biurrun epailea, Benito Lertxundi abeslaria, eta Toti Martinez de Lezea idazlearena, adibidez.