Indarkeria matxistaren aurkako aldarria entzun da Durangaldean

Anboto 2018ko aza. 25a, 19:03

Indarkeria matxista salatzeko ekimenak egin dituzte Durangaldeko hainbat herritan.

Durangon, Mañarian eta Zornotzan mobilizazioak egin dira. Elorrion, ostera, ekimena egin dute. Durangon "Zuen justizia vs Gure bizitza" lemapean manifestazio jendetsua egin dute.

Zornotzan indarkeria matxista salatzeaz gainera, abenduaren 19rako asanblada informatiboa deitu dute. 2019ko martxoaren 8rako greba eguna antolatzeko baliatuko dute batzarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!