Agerraldia Durangoko tren geltokian egin dute gazteek, bertan egitea gura den etxeorratzen proiektua salatzeko. Durangaldean azken urteetan eraiki diren merkatal guneak eta Durango "hiritartze prozesua" kritikatu dituzte gazteek, baita ere. "Ustelduek gidatutako Durango hiri gris bihurtzera bidean doa, makroproiektuak itsututa". Herritarren eskaerak baztertu eta La Vuelta eta MTV Bizkaia Music Week bezalako ekimenak ipini dituzte sslatzen duten ereduaren adibide bezala.
Langabeziak eta prekarietateak gazteriarengan duen eragina ere azpimarratu dute."Milaka etxe huts ditugun eskualdean 30 urterekin emantzipatzen gara gazteak".
Durangaldea "bizi" baten alde beharrean jarraituko dutela adieraziz amaitu dute agerraldia.