Gaur Lemoatx Trail lasterketak jokatu dira Lemoan, 24 kilometroko luzea eta 16 kilometroko laburra, eta bietan Durangaldeko neskak gailendu dira. 24 kilometrokoa Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak irabazi du (2.25.36). Bigarren Nerea Amilibia sailkatu da (2.32.59) eta Amaia Amantegi hirugarren (2.33.57). 16 kilometroko lasterketa Garazi Sampedro atxondarrak irabazi du, erraz (1.48.01). Ione Fuentek egin du bigarren (1.55.39) eta Montse Morotok hirugarren (1.57.15). Mutiletan Gontzal Murgoitio elorriarra bigarren sailkatu da 16 kilometroko proban. 100 bat korrikalarik hartu dute parte lasterketa bakoitzean.