Asteburuan Tarragonan (Katalunia) hasiko dute aniztasun funtzionala dutenei bideratutako futbol liga. Tarragonara joateko hegazkina hartu orduko atera dute argazkia aireportuan. Tartean eskualdeko lau jokalari daude: Saioa Ortiz, Sergio Vadillo, Javi Nuñez eta Alberto Hermoso. Jokatuko dituzten partiduen artean bat berezia izango da: Eibarren kontrako euskal derbia.